LEGE-OHARRA

Informazioaren gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren Legea (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) kontuan hartuta, Zezilio Salas Urbinak jakinarazten du bera dela koikil.com webgunearen titularra. Aipatutako legearen 10. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Zezilio Salas Urbinak bere datuak jakinarazi behar dituenez, hona hemen: webgune honen titularra Zezilio Salas Urbina da. Hau da webgunean iragartzen denarekin kontaktuan jartzeko posta elektronikoaren helbidea: koikil@koikil.com

ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ARAUBIDEA

Koikil.com webgunean nabigatu, bertara sartu edota gunea erabiliz gero, orriaren erabiltzaile bihurtzen zara, eta Koikil.com webgunean nabigatzen hasten zaren unetik hemen azaltzen diren baldintza guztiak onartzen dituzu, bai eta, kasuan kasu, legeak nahitaez betearazten dituen gainerako araudiak ere.

Koikil.com webguneak informazio, zerbitzu eta datu asko ematen ditu, era askotakoak. Erabiltzaileari dagokio webgunea zuzen erabiltzeko ardura. Ardura hori hartuta, koikil.com-en eskainitako informazio, zerbitzu eta datuen erantzukizuna izango du erabiltzaileak, eta hemen ezarritako baldintzen, legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren kontra jokatzen badu, edo beste inoren eskubideak urratzen baditu edo webgunearen funtzionamendua bera kaltetzen badu, bera izango da erantzulea.

ESTEKEN POLITIKA, ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA

Koikil.com-ek ez du hartzen erabiltzaileak bere webgunean agertzen diren esteken bitartez bisitatzen dituen webguneen edukien erantzukizunik, eta adierazten du ez duela, inola ere, sareko beste webgune batzuen edukia aztertuko edo kontrolatuko.

Halaber, ez du inola ziurtatuko esteken bidez bisitatu daitezkeen eta bere jabetzako ez diren beste orrien eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna edo legezkotasuna.

Koikil.com-ek adierazten du bere webgunean nabigatzeagatik bere erabiltzaileei eragin dakizkiekeen kalteak saihesteko neurri guztiak hartu dituela. Horrenbestez, koikil.com-ek ez du ardurarik izango, inondik ere, interneten nabigatzeagatik erabiltzaileak kalteren bat jasaten badu.

ALDAKETAK

Koikil.com-ek eskubidea du, aurretik abisatu gabe, bere webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, dela webgunearen edukietan, webgunea erabiltzeko baldintzetan, edo kontratazio-baldintza orokorretan. Aldaketa horiek bere webgunearen bitartez egin ditzake, zuzenbideak onartutako moduetatik edozein baliatuta, eta aintzat hartu beharrekoak izango dira webgunean publikatuta dauden bitartean, harik eta hurrengo aldaketaren batek eraldatzen dituen arte.

COOKIAK ERRESERBATUTA

Erabiltzaileak bere webgunean nabigatzen duenean cookiak erabiltzeko eskubidea dauka koikil.com-ek, nabigazioa pertsonalagoa eta erosoagoa izateko helburuz. Enpresaren datuak babesteko politika aintzat hartuta, Koikil.com-ek adierazten du cookie horiek erabiltzaile anonimoari eta bere ordenagailuari lotzen zaizkiola, eta ez dutela bere erabiltzailearen izena eta abizena jakinarazten.

Erabiltzaileak aukera du nabigatzailea konfiguratzeko, cookiak jaso izanaren berri jakiteko, eta, nahi badu, bere disko gogorrean ez instalatzeko agintzeko. Halere, koikil.com-ek webera sartzeko, ez da derrigorra cookiak instalatzea.

DATUAK BABESTEA

Webgunean kokatutako formularioen bidez lortutako datu pertsonalak, eta zure telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea fitxategi batean jasoko ditugu. Koikil.com izango da fitxategi horren jabea, eta ordua jartzeko, zure kontsultei erantzuteko eta enpresari buruz eskatu duzun informazioa helarazteko erabiliko du.

Koikil.com-ek, hortaz, konpromisoa hartzen du formulario horren bitartez jasotako datuak soil-soilik goiko helburu horietarako erabiltzeko. Halaber, Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren bidez, erabiltzaileak baimena ematen digu informazio hori telefonoz edota posta elektroniko bidez emateko.

Formularioa bidaliz gero, adierazten duzu badakizula zure datu pertsonalak nola eta zertarako erabiliko diren, alegia, klausula honetan azaldu bezala, eta azaldutako klausulak onartu egin dituzula.

JABETZA INTELEKTUALA

Bere webguneko testu, irudi, nahiz orri hauek aurkeztu eta muntatzeko beharrezko bitarteko eta aurkezpen-moduetatik eratorritako jabetza industrial nahiz intelektualeko eskubide guztiak koikil.com-arenak dira, bai zuzenean bai lagapen bidez. Hortaz, jabetza intelektualeko obra gisan babestuko ditu Espainiako ordenamendu juridikoak, eta Espainiako nahiz Europar Batasuneko araudia aplikatuko zaie, bai eta gai horren inguruan Espainiak sinatuta dituen nazioarteko tratatuek xedatutakoa ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legea bete beharrez, debekatuta dago koikil.comĀ  webgunearen edukiak, zatiz edo osoz, erreproduzitu, banatu, jendartean jakinarazi edo erabiltzea, koikil.com-ek horretarako baimena espresuki eman gabe.

LEGE-EGINTZAK, APLIKATZEKOA DEN LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Koikil.com-ek bere gain hartzen du, halaber, bere webguneak edota bere edukiak gaizki erabiltzeagatik, edo hemen zehaztutako baldintzak ez betetzeagatik, egoki iruditzen zaizkion egintza zibilak edo penalak aurkezteko ahalmena.

Erabiltzailearen eta koikil.com-en arteko harremana indarrean dagoen araudia espainiarraren arabera taxutuko da, eta erabiltzailearen eta koikil.com-en artean gatazkaren bat sortzen bada, Donostiako (Espainia) epaitegietan edo auzitegietan ebatziko da.